La puta y el diablo deitzen da Hamlet-en disko berria.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hamlet metal talde madrildarra beti egon da urrats bat aurrerago. 90eko hamarkada hasieran, Europako talde alternatiboentzat AEBetan grabatzea oso zaila zenean, eurek Atlantikoaren bestaldean grabatzen zituzten beren lanak. Eta denborak arrazoia eman die: taldearen aldeko lan nekezak hogeitaka urteko ibilbide sendoa eman die sari gisa.
Hala ere, taldea ez da lasaitu eta, ohi bezala, azken diskoan, lanik berrienean, aurreiritzi guztien aurka egin eta nahi izan duten diskoa atera dute, jarraitutasuna, eskemak errepikatzea, gustuko ez dutela ostera ere erakutsita.
Alberto Mar