Urtarrilean eta Madrilen itxi zuen Izaro Andres musikari mallabiarrak Limones En Invierno (2020) diskoari loturiko bira arrakastatsua. Eta orduantxe iragarri zuen 2023.a “barrura begiratzeko eta konposatzeko urtea” izango zela.
Hilabeteak eman ditu sare sozialetan ezer argitaratu gabe eta orain, iraila hastearekin, disko berria plazaratzera doala iragarri du: Cerodenero.
Abenduaren 8an iritsiko omen da, eta 2024ko urtarrilean abiatuko du berau aurkezteko bira. “Aro berri bat –idatzi du–, bueltan naiz”.
Lehen kontzertu horietako gehienetarako sarrerak salgai dira gaurtik (irailak 4) aurrera.
URTARRILAK 2: BILBO. Euskalduna Jauregia.
URTARRILAK 3: DONOSTIA. Kursaal.
URTARRILAK 4: DONOSTIA. Kursaal.
URTARRILAK 13: Las Palmas
URTARRILAK 20: Pozuelo de Alarcón
OTSAILAK 3: GASTEIZ. Principal Antzokia.
OTSAILAK 9: Bartzelona. Sala Apolo
OTSAILAK 18: IRUÑA. Baluarte
MARTXOAK 2: Sevilla
Izaro Andresen disko eta aro berriak ekarriko duenaren mokadu gisa, ZERO introa zabaldu du plataforma digital guztietan. Badator estudioa arduratu da ikus-entzunezkoaz eta argazkiez.