entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-31

Belakok sei izendapen pilatu ditu MIN sarietarako

Sariketak euskaraz egindako disko onenari berezko atala eskainiko dio aurten, eta bost lan aukeratu dituzte. Banaketa ekainaren 16an izango da Burgosen.

Musika independientearen MIN sarietarako hautagai indartsua da Belako. Orotara, sei kategoriatan lehiatzeko aukeratu baitute laukotea: disko onena, artista onena, abesti onena, rock disko onena, bideoklip onena eta ekoizpen onena.

Aurten, gainera, bost banda lehiatuko dira euskaraz egindako disko onenaren garaikurra etxera eramateko: Amorante (Bat eta Hiru), Gatibu (Musikak Salbatuko Gaitu), Liher (Hemen Herensugeak Daude), Nøgen (Under Alt) eta Zetak (Zeinen Ederra Izango Den).

Euskal Herriko beste talde batzuen izenak ere ageri dira, esate baterako, rock disko onenaren atalean: El Columpio Asesino (Ataque Celeste). Sonacaykoek, bere aldetik, flamenko disko onenaren kategorian irabazteko aukera dute, La Bien Querida bilbotarra urteko artista onena izan daiteke, eta Maitane Sebastianek musika klasikoko disko onenaren saria irabazteko aukera izango du.

2021eko MIN Sarien banaketa ekitaldia ekainaren 16an egingo dute Burgosen.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.