entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-03

Ara Malikianek bi zuzeneko egindo ditu Euskaldunan

Ivan ‘Melon’ Lewis piano jotzailearekin batera, Petit Garage emanaldia eskainiko du

Harrera ona eta sarreren salmenta azkarra ikusita, Ara Malikian biolin jotzaileak bigarren emanaldi bat iragarri du ekainaren 6rako, Bilboko Euskalduna Jauregian. Hala, data horretako 16:15etako kontzertuaren ostean, 19:15etan bigarren saio bat egingo du.

Ivan ‘Melon’ Lewis piano jotzailearekin batera sorturiko Petit Garage espektakulua eskainiko du, pandemiaren ondorioz 2020an bat-batean eten behar izan zuten Royal Garage jatorrizko ikuskizunaren aldaera bat, intimoagoa.

Sarrerak salgai daude www.euskalduna.eus webgunean 60-70 eurotan. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.