Johnny Green Londoneko rocker handikote bat da eta betaurreko lodi beltz batzuk unibertsitario itxura ematen diote. 1977. urtean "The Clash" izeneko talde berri baten kontzertua ikustera joan zen eta harrez geroztik banda horren musika, indarra eta zurrunbiloarekin maiteminduta, txoferrarena, laguntzailearena eta nork daki zenbat gauza gehiago egiten hasi zen haientzat. Ez ziren gehiago banatuko. Jakina da, aurrerago, "The Clash" punk rockaren talde handiena bilakatu zen eta gure laguna, Johnny, horren guztiaren testigu zuzena izan zen. Ia nahi gabe. Ze ederrak bizitzaren gorabeherak!
Hau abentura liburu bat bezala idatzia dago. Edo ontzi pirata bateko egutegia bezala. Aurrera egin ahala, talde mitiko honen eguneroko saltsak ezagutzen ez dago aspertzerik. Engantxatu egiten zara. Musika, entseguak, kontzertuak, birak, krestak, drogak, tabernak, sexua, multinazionalak, hotelak, hegazkinak, istiluak, polizia, atxiloketak, Sex Pistols, larru beltza