entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2006-06-08

Auzoak Urtzi Urrutikoetxea. Susa

Hainbat pertsonaien bizitzekin edo bizitza pasarteekin marraztu du Urtzi Irrutikoetxeak egungo Bilbo hiria, Bilbo posible bat, etengabe aldatzen ari den hiria. Aldaketa handien azpian dagoen intrahistoria deritzona du mamitzat: kafetegian lan egiten duen emakumea, han hemendik heldutako etorkinak, turismo-gidaria, ijitoak, Santutxuko gazteak eta gaztetxea eta eskailera mekanikoak eta ezusteko amaiera, poliziaren joan etorriak, sexu bereko maitaleak, bikote harremanak, langile erretiratuak, kaleak pintatzera ateratzen diren gazteak, taxi gidariak Eta bizitza oihal hauen azpian dauden arazo, grinak, ilusioak: gurera urrundik heldutako horien gizarteratze zailtasunak, euskal preso politikoak eta beren senitarteko eta gertukoak bizi dituztenak, jubilazioa, drogak, gaztediaren kezkak nire aitaren etxea defendatuko dut, ze nirea daukadanerako Gabriel (Aresti): Lehen hobea zen etorkizuna dioen kaleko margoan islatua horietako bat, euskara, maitasun istorio txikiak Goizaldetik goizaldera, alegia 24 ordutan, Bilboko biztanleen kronika osatu du Urrutikoetxeak; istorio txikiak dira, egungo Bilboren paisaia marrazten dutenak.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.