Mr.Vincent Bosler, Kiki Graciet eta Rv Toukour. Argazkia: Urko Ansa
Baiona Ttipia eta bere karrikak aski ederrak dira. Euskal giroa topatu nahi duenarentzat leku aproposa, Adur ibaitik datorren haizetxoak jatetxe eta tabernen terrazak laztantzen ditu, Sakana ostatuan hirukote beterano honek giro alai eta martxosoa sortzen duen bitartean. Zuekin: The Very Small Orchestra!
Taberna-zuloko taldea dugu hauxe; bikote moduan hasi zirela uste dudan arren, egun hirugarren partaide bat ere badute, arrabita jotzen duen
Rv Toukour. Beste biak
Vincent Bosler (gitarra eta ahots nagusia) eta
Kiki Graciet (harmonika eta ahotsa) dira. Kiki,
Niko Etxarten
Hapa-Hapa taldeko partaide zaharrena (urte gehien daramana, alegia) ere bada, besteak beste. Biak Baionan bizi dira, nahiz eta Vincent Biscarrossen (Frantzia hegoaldean) jaioa den. Bien artean giro aparta sortzen dute, bluesa, countrya, folka, rocka eta beste hainbat estilo nahastuaz. Tarteka The Very Big Small Orchestra izena ere hartzen dute, talde guztiz osatua elkartzen dutenean, baina berez hiruko formatua da beraien klasikoa. Estilo berezi eta autentiko horren barruan, hainbat bertsio ere sartzen dituzte, eta horiexek dira niri gutxien gustatzen zaizkidan momentuak, nahiz eta beraien terrenora oso abilki eramatea lortzen duten.
Les cloches de l