entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2012-03-10

Rock Star aretoa (Barakaldo) Los Suaves + La Fuga + Tako

Yosi, bere kaxa. Argazkia: Urko Ansa. Yosi, bere kaxa. Argazkia: Urko Ansa.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Galizia, Kantabria eta Aragoi. Hirukote honekin ohiko lekuetatik at rock and rolla badagoela argi geratu zen, bai horixe. Tako, Ejea De Los Caballeros-eko (Zaragoza) talde klasikoa, ikustea benetan zaila bada, zer esanik ez Euskal Herrian egitea! La Fuga gazteen artean oso ezaguna den taldea da, eta Los Suaves leienda hutsa dira, oraindik ere.


Ikuslegoaren partetik, nahiko jende hurbildu zen, batez ere azken aldian egon diren dezepzio sonatuak kontuan hartuta. Gau honetan behintzat itxura polita zuen Rock Star Live aretoak.
Dena den, Tako jotzen ari zela izan zen ikuslerik gutxien. Ez dut ulertzen nola, horrelako historia duen talde bat jaialdia irekitzen jarri dezaketen. Zoritxarrez, gutxi batzuk izan ezik, ikuslegoak ez zituen abestiak ezagutzen, eta ez zekiten oholtza gainean dena ematen ari zen taldea zein arraio zen. Mariano Gil liderrak zuzentzen duen banda 1984tik ari da egurra ematen, inoiz irrati formulen edo bestelako presioen aurrean belaunikatu gabe. Gaueko onenak izan ziren, zalantza izpirik gabe, beraien garai guztietako abestiak eskaini zizkigutelarik, betiko himnoak ahantzi gabe:
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.