entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2015-9-19

Recinto festivo La Er FAAN FEST

Iggy Pop. Argazkia: Janire Etxabe. Iggy Pop. Argazkia: Janire Etxabe.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Esan eta egin: FAAN FESTen bigarren edizio honetan aurrekoa gainditzea lortu dute. Giro paregabean bizitua, rockzale amorratuen gotorleku izan zen Carlos Tartiere futbol zelaiaren kanpoko karpa. Gogora dezagun Derrame Rock jaialdia bera hementxe ospatu zela hainbat urtetan zehar, duela ez urte asko Ourensera pasatu zen arte.

5.000 zale bildu ginen han, antolatzaileen arabera. Kartela ikusita, gutxi iruditzen zait, baina horrelako gauzak ikusten ohituta nago, Black Sabbathek 1998an Donostian egin zuen kontzertuan bezala, non 6.500 ikusle bertaratu ginen. Oviedora iritsi, hotela topatu eta kontzertuaren gunera iritsi ginenerako Helltrip asturiarrek amaituta zuten beraien saioa. Pena handiz bazen ere, The Wizards bilbotarrak ikusteko prestatzen hasi ginen. Bilbao Hiria Lehiaketan iazko garaileak izan ziren Metal arloan, eta oholtza gaina beraien eremu naturala dela argi utzi zuten. Taldeak bi urte baino ez dituen arren, lehendik pilatua duten esperientzia sobera nabaritzen da, batez ere Ian Mason abeslaria. Taula gosez amorratuta, alde batetik bestera mugitu, poseak egin, bizarra garagardoz busti, eta ahots boteretsuaz (orain guturala, gero lodia) sutan jarri zuen karpa, oraindik jende gutxi bazegoen ere. Ondo eraikitako abestiak, gitarra lan osatua eta koordinazio bikaina duen talde honek, ingelesez abesten du. Soinua ez zen batere ona izan (aurrealdean behintzat), oso ozena baitzegoen eta hitzak ez baikenituen ia ulertzen. Dena den, bilbotarrak metalik gogorrenaren lurrak zapalduaz oso gora iritsi dira. Orain zorte apur bat beharko dute musikaren mundu gorabeheratsu honetan bizirauteko.

Capsula inoiz ikusi gabeak nituen, eta itzelezko gogoa nuen arren, ez nuen espero halakoa izango zenik. Zer zen hura? Hirukote argentinarra, dakizuen bezala, duela hamarkada bat baino gehiagotik Bilbon bizi da, eta zuzenekoetan duten fama guztiz justifikatua da. Are gehiago: espero nezakeen guztia gainditzen du. Posible al da, abeslariak (Martin Guevara) horrelako presentzia eszenikoa izatea, ero moduan gitarra jo, abestu eta era berean geldirik egon gabe egotea? Bateria joleak (Guanche) metronomo bat dirudi: zehatza, baina era berean pasiotsua eta zitala. Eta Coni Duchess, bere instrumentuari sua ateratzen dion bitartean mugimendu harrigarriak egiten dituena. Baxuari amodioa egiten dio, belauniko oholtzan mugitzen da, ilea airean mugituaz, eta hori dena irribarre bihurria galdu gabe. Suzko errepertorioak beste dena egin zuen: Voices Underground, Dark Age

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.