entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

MUSE Barakaldo (2006/10/24)

Bai, ez da BEC-eko kontzertuaren argazkia. Bai, ez da BEC-eko kontzertuaren argazkia.
Denetarik entzungo duzu kontzertu honi buruz: ikusgarria izan zela edo aspergarria izan zela. Bai, onartu beharra dago ikusgarria izan zela. Argi efektu bereziz betetako ordu eta erdiko kontzertua. Argiz betetako esfera ikaragarri batean azaldu zen baterijolea eta atze aldeko pantaila erraldoian irudi ikusgarriak eskaini zituzten, batez ere kolorez betetako efektuez baliatuta. Orain arte ondo.

Baina kontzertua ez zen hain ona izan, nere ustez behintzat. Europako birako lehen kontzertua zen eta freskotasuna falta zitzaien taldekideei. Faltan bota zen bizitazun pixka bat eta horrek haien kontra egin zuen, eta askotan eszenatokia handiegi geratu zitzaienaren sentsazioa izan nuen.
Gainera, azkenengo abestietan aipatutako irudi eta argi efektuak errepikatzen hasi ziren (honek ere ez du laguntzen) eta kontzertua luzetxo egin zitzaidan.
Aspaldi ikusi nuen talde hau Doctor Music jaialdiko karpa batean. Eta egia esateko, uste dut leku txiki batean askoz gehiago irabazten duela. Hori bai, hasieran esan dudan moduan, kontzertua asko gozatu zuenik ere izan zen. Europako birak aurrera egiten duen heinean berriz badatoz, ikusiko dugu zer gertatzen den.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.