entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
A.V. & N. V. 2013/07/11-12-13

Kobetamendi (Bilbo) Bilbao BBK Live 2013

The Hives. Jaialdiko onenen artean zalantzarik gabe. Argazkia: Juan G. Andr The Hives. Jaialdiko onenen artean zalantzarik gabe. Argazkia: Juan G. Andr

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Azken urteetan parke tematiko bilakatu dira musika jaialdiak. Horrek bere alde onak eta txarrak ditu. Alde txarrean jende uholdea jarriko nuke, osteguneko lehen ordutik jada jendez gainezka baitzegoen Kobetamendi. Eta alde onean erosotasuna dago: edariak eskatzea edo komunera joatea modu errazean egin ahal izan dugu. Kanpinean egon direnek, ordea, bestelako ikuspuntua dute. Kexu asko egon da kanpinera joan-etorriak egiteko distantzia dela eta. Horretaz gain kontzertuetako soinu onak eta hirugarren eszenatokia indartu izanak Bilbo BBK jaialdia handitu dute, besteak beste.


Osteguna Toy ingelesekin hasi genuen. Londresko boskoteak psikodelia eta post punk doinuez betetako kontzertu aparta eskaini zuen. Mantra sonikoa sortu zuten abesti batzuetan eta jaialdiko ezustekoetako bat izan da. Ordutegiak ez zien lagundu, arratsaldeko 18:15ean jo zuten, baina maila ona erakutsi zuten.

Ondoren, alt-J taldearen txanda izan zen. Oraindik eguzkiak gogor jotzen zuen Ingalaterrako laukotea XXI. mendeari begira dagoen folk-popa eskaintzen hasi zenean. Kontzertua laburra izan zen, baina intentsitate handiz jo zuten, batez ere bateria-jotzailearen erritmo aldakorrek gidatuta. 'An Awesome Wave' diskoa goitik behera errepasatu zuten eta 'Matilda', 'Taro' eta 'Breezeblocks' abestiek ekarri zituzten emanaldiko unerik gorenak. Nire ustez, jardunaldiko kontzerturik onena izan zen.

Baina festa giroa Edward Sharpe & The Magnetic Zeros talde jendetsuak ekarri zuen. Eguneko kontzertu biziena izan zen, jendeak dantzan igaro zuen emanaldi guztia. Alex Ebert abeslariak orkestra zuzendari lanak egin zituen eta maisuki gidatu zituen ikus-entzuleak. 'Home' kantu ezagunarekin amaitu zuten eta gerturatu ginen guztiok saltoka jarri gintuzten.

Gero Editors taldea etorri zen. Birminghamgoek 'The weight of your love' diskoa aurkezten dihardute. Indie eta post punkaren arteko nahasketa erdibidean gelditzen diren abestiekin gauzatzen dute eta bere garaian sortu zituzten 'Munich' edo 'Smoke outside the hospital door' kantuez harago ez dute beste munduko ezer eskaintzen. Bere emanaldiak ez gintuen gehiegi konbentzitu.

Bestalde, Charles Bradleyk emanaldi beroak eskaintzera ohituak gaitu. Bilbon eskaini zuen emanaldia duela urtebete Azkena Rock jaialdian eskainitakoaren bide beretik eraman zuen eta bere ahots sendoak eta dantza bereziak jendea animatu zuten. Egungo soul abeslari sendoenetakoa dela baieztatu zuen beste behin.

Eszenatokira igotzen hurrengoak Depeche Mode izan ziren. Martin Gore, David Gahan eta Andrew Fletcher bigarren aldiz zetozen Bilbao BBK Live jaialdira; horrek, baina, ez zuen beren emanaldira jende andana gerturatzea galarazi. 'Delta Machine' estudioko azken diskoa aurkezteko biraren baita eskaini zuten emanaldia. Espero bezala momentu gorenak 'Enjoy the silence', 'I feel you', 'Personal Jesus', 'Just can't get enough' eta amaitzeko jo zuten 'Never let me down again' abestiekin lortu zituzten.

Biffy Clyro eskoziarrekin jarraitu genuen. Kontzertu laburra baina intentsua izan zen berea. Jende asko batu zuten eta taldekideek sare sozialetan eskertu zuten jasotako harrera ona. Disko berriko kantuak entzuteko aukera paregabea izan zen. Horietan,  gitarra-jole eta teklista baten laguntza ere izan zuen hirukoteak. Koruak eta harmoniak oso ondo landu zituzten eta 'Sounds like ballons' bezalako kantuak entzun ahal izan genituen.

Two Door Cinema Club taldearen emanaldira festarako gogoz gerturatu ginen. Batez ere 'Tourist History' lehen diskoko momentu biziak espero genituelako. Baina 'Beacon' bigarren estudioko lanean oinarritutako kontzertua eskaini zuten eta dantza giroak amaitzeko jo zuten 'What you know' kanturako mugatu zituzten. Tartean, 'Hand shake' bezalako abestiak ere eskaini zituzte,n baina horrek ez zuen bere kontzertua hobetzea lortu.

Delorean taldearen disko berria argitaratu bitartean bere zuzeneko emanaldiekin konformatu behar dugu. Vodafone Carpan aritu ziren eta doinu organikoago bat sumatu genien abesti berrietan. Neska baten koruen laguntza ere izan zuten. Hala ere, agertoki horretako soinu eskasak ez zien mesede handirik egin.

Ostirala ez genuen ondo hasi, eta horrela izan ziren eguneko emanaldi gehienak. Kobetamendira igotzen hasi ginenean ekaitzak harrapatu gintuen. Han zeudenen mezuek ziotenez kontzertuak gelditu egin zituzten euritea gelditu bitartean. Guk zorte handia izan genuen eta inguruko etxe bateko babesean egon ginen emakume batek atea ireki ostean.

Iritsi ginenerako planak aldatu behar izan genituen eta inprobisazioari ateak ireki genizkion kontzertuak ikusteko orduan. Gary Clark Jr. gitarra jolearekin hasi genuen eguna. Blues, rock n
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.