Milaka lagun igaro dira Bilbon egin duten BBK Live jaialdiaren zazpigarren ediziotik. Kartelaren kalitateak bi alde erakutsi ditu: alde batetik The Cure edo Radiohead bezalako izen handiko izarrak egon dira eta bestetik erdi bidean gelditu diren taldeak: gehiago espero nuen Mumford & Sons bezalako talde batetik. Atzerritar asko igaro da Bilbotik egunotan eta pentsatzen hasia naiz haiei zuzendutako jaialdia ez ote den bilakatuko Bilbokoa.
Antolakuntzari dagokionez denetarik dago. Eskertu behar da horren leku deserosoan dagoen tokira iristeko eskaintzen dituen erraztasunak, nahiz eta kondenatuta zauden topera doan autobus batean sartuta egotera. Edariak eskatzea eta dirua trukatzea ere oso erosoa da. Baina komunen arazoa hor dago; munduko jaialdi guztietan bezala hemen ere zaila egiten da komunera joatea, batez ere emakumea bazara. Gero kartela dago: kartelburua iritsi bitartean momentu batzuetan noraezean zabiltza eta horrek nekatu egiten zaitu. Hala ere, onartu beharra dago jaialdi honetan Primavera Sound edo Benicassim bezalako jaialdietan baino giro naturalagoa dagoela: horrenbeste