The Capaces, apisonagailua Bermeoko kaperan. Argazkia: Etor
Hamar denboraldi! Ez bat, ez bi, ezta hiru ere, 10 denboraldi bete dituzte Bermeoko
Nuntxaku elkartekoek Bermeoko gauak berotzen Jose Done ikastetxeko kaperan.
Azaroaren 17an hasiera eman zioten ziur zirrara eragingo digun jaialdien XI. Denboraldiari. Eguneko menua; Hartzak Blues Band eta The Capaces klasikoak.
Enkarterriko
Hartzak Blues Bandekoek giroa berotu zuten beraien Kuraiaren antzeko rock euskaldun bortitzagaz eta haiek berotu zutena
The Capaces-ekoek erre egin zuten.
For good disko berria besapean zekartela, balaztabako tren baten moduan aritu ziren kataluniarrak. Baterian, kaxa, bonbo eta tinbal basez hornitutako giza-lokomotorak bultzatuta; gitarra-baxuak riffen ametrailadora eran eta
Martillo frontwoman-aren presentzia eta ahots indartsua