entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Gotzon Hermosilla 2003/02/19

JAI ALAI KATUMBI EXPRESS Bilbo (Kafe Antzokia) (2003/02/19)

Kontzertuko sarrera Kontzertuko sarrera
Izen bitxi horren atzean Man Chao eta Fermin Muguruzaren ikuskizun berezia ezkutatzen da, eta Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zuten, Korrika Kulturalaren barnean.

Ikuskizun berezia dela esan dugu, eta horretan datza, hain zuzen ere, bere berritasuna eta interesa: ibilbide luze eta mamitsua duten bi musikariok ez direla mugatzen ibilbide horien zuzeneko errepasoa egitera, ezpada bien ekarpenen arteko nahasketatik sortutako zerbait berri eta desberdina eskaintzen dutela. Argi dago emanaldiaren pisu nagusia Manu Chaok eta bere taldeak hatzen dutela, baina bi musikariek jakin dute elkarren arteko eraginaren emaitza den zerbait plazaratzen. Ikuskizunak irauten duen tarte luzean, baten kantuak bestearen esparrura ekartzen dituzte (Ferminen Puzka guztiz itxuraldaturik aurkeztu zuten, eta Negu Gorriak-en Gora herria ska erritmoz hornitu zuten), Chaoren zenbait kantatan Muguruzak bere abestien pasarteak tartekatzen ditu (Mano Negra doinu alai eta ezagunean Hitz egin txertatu zuten) eta, azken buruan, entzule guztiak dantzan jarri zituen emanaldi fresko, askotariko eta disfrutagarria eskaini zuten. Musikari gagozkiola, bat gehi bat bi baino gehiago izan daitezkeela frogatuta geratu zen. Emanaldia amaituta, entzuleak pozik joan ziren etxera, une haietan, handik ez oso urrun, Guardia Zibila Egunkariaren egoitza ixten ari zela jakin barik.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.