entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2013/3/23

Intxaurrondo KA (Donostia) Edwyn Collins

Azkenaldian ez gara argazkiak egiten ari kontzertuetan. Bistan da. Azkenaldian ez gara argazkiak egiten ari kontzertuetan. Bistan da.

Gaur egun, Edwyn Collins-ek egiten dituen gauza guztiak bere egoera fisiko mugatuaz baldintzatuta daudela garbi dago. Ez dago ukatzerik, ezta ezkutatu beharrik ere. Hitz egiterakoan esaldi luzeak osatzeko zailtasunak ditu. Memoria hutsuneak pairatzen ditu noizean behin eta ondorioz abestien hitzak beti bere aurrean ditu atril baten gainean.

Gorputzaren eskubiko aldea erabat paralizatuta dauka eta makulu batez laguntzen da alde batetik bestera ibiltzeko. Hala da bai, baina Edwyn konfidantza osoz grabatzen ditu bere azken diskoak eta inori ezer erakutsi behar ez duen erosotasunez azaltzen da eszenatokira. Gakoa ez baita garun-iktus bat jasan ondoren publikoaren aurrean kantatzera ateratzeko duen ausardia. Ezta horrek duen meritua ere. Guzti hori eta askoz gehiago da. Artista baten aldarrikapena da.

Krisi zerebralaren ondoren Edwyn berriz hitz egiten ikasi behar izan zuen, bere emaztearen pazientzia amaiezinaren laguntzaz. Eta prozesu horretan doinuak konposatu eta abestiak idazteko gaitasuna galdu ez zuela konturatu zen. Orange Juice eta bakarkako lehen urteetako abestien antzekoak, baina ezberdinak aldi berean. Haiek bezain ederrak, baina modu ezberdinez. Hitz xinpleagoak erabiltzen ditu orain, doinu zuzenagoak, biluziak eta guztiz distiratsuak. Nolabait, betiereko pop eta soul oinarrizkoenaren xarma eta 30 urteetako ibilbide luzearen arrakastak, porrotak eta pairamenak jasan dituenaren jakituria konbinatzen ditu. Eta nahasketa horrek bere kondizio fisikoaren gainetik dagoen erakargarritasuna eta oihartzuna ematen dio bere musikari.

Hala azaldu zen Edwyn eta bere bi musikari laguntzaileak (Colorama-ko Carwyn Ellis eta bere bandako ohiko gitarra-jolea) eta hala errepasatu zituen bere azken diskoko hainbat abesti (Dilemma, 31 years...) eta bere garai guztikoak (A girl like you, Rip it up, Losing sleep

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.