entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Julen Azpitarte 2013ko martxoak 1

EHU (Bizkaia aretoa) Bizbak Indie Festival

Ez genuen argazki kamerarik eraman. Ez genuen argazki kamerarik eraman.

Legorretako Saioari egokitu zitzaioan Bizbak Indie Festival jaialdiaren bigarren jardunaldia irekitzea. Natura disko berriaren inguruan ardaztu zuen bere emanaldia, bakarrik eta gitarra akustikoarekin, Matrioska Heart aurreko laneko kanturen bat ere jo zuen arren, ingelesez, tartean, Hey River.

Ausartago ikusi genuen euskaraz abesten. Hala, Howe Gelb edo Bill Callahanen soinutik edaten zuen Trapezioa izan zen emanaldiaren gailurra. Izan ere, country kutsuko doinuak izan ziren interesgarrienak. Zeregin deserosoa Saioarena, ikus-entzuleak beste taldeen zain baitzeuden. Leonard Cohen-en Hallelujah kantuaren bertsioarekin amaitu zuen Tim Buckley-ren egokitzapenaren bidetik.

Saioak ez bezala, Los Separatistas super-bandak agertoki osoa bete zuen: Dan Wilson (The Cubical), Rober!, Cabezafuego eta Joseba Irazoki (Atom Rhumba), Felix Buff (Willis Drummond) eta Mikel Abrego (Anari), eta Karlos Osinaga Txap soinu-mahaian. Bi kontzertu eta kantu sorta bat grabatzeko propio eginiko taldeak kontzertu sendoa eskaini zuen: bi bateriak eta baxua ondo sinkronizatu ziren, bi gitarren arteko jolasek kantuak apaintzen zituzten bitartean, Irazoki sotil eta Rober! efektuetan murgilduta. Aurrean, abeslari ingelesa xaman lanak egiten, taldekideak xaxatzen eta Captain Beefheart -en antzera soinu guturalak ahoskatzen. Atom Rhumba-ren jariotik gertu dauden piezak jo zituzten, tinko eta profesionaltasun handiarekin. Hala, Irazokiren blues kutsuko slide-gitarrak, funk erritmoak (Rober!-ek James Johnstonen antzera organoa astintzen zuenean), eta rockabilly eta surf zertzeladak entzun ziren. Alabaina, doinu batzuk luzeegiak iruditu zitzaizkidan.

Aurrekoek erakutsitako profesionaltasunaren ezin eutsi hasi ziren Pony Bravo. Dena dela, nortasun handiko taldea da andaluziarra: gustuko izan ala ez, proposamen propioa dute. Hala, hamaika estilotara irekita dagoen flamenko kutsuko psikodelia post-punk zalea jotzeari ekin zioten. De palmas y cacer

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.