entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxe 2008

DES-KONTROL, ARKADA SOCIAL, NEVER SURRENDER, UKABILKADA, ENBOSKADA, THE MOTHERFUCKERS 2008/02/16 Uar

Festiaren kartela Festiaren kartela
Sententzia injustu baten aurka zioen kontzertuaren kartelak, baina Mikroaren kontzertua ere izan zitekeen. Duda barik, egokiena, Putakeria handi baten aurka izango litzateke. 8.000 eurotako putakeria alegia, Des-kontrolek emaniko kontzertu batean, Aritz abeslariari mikroarekin helikopteroarena egitean, hegaldiaren bukaeran honek ihes egin eta ostia neskato bati aurpegian. Eta ostia Des-kontroli, kontzertu hau antolatu zutenak epaitegietan jarritako isunari aurre egiteko.

Gauari su ematen lehenak The Motherfuckersekoak izan dira. Taldekide ia gehienek berriz jo behar izan dutenez gaurko jaialdian, kontzertu motza eskaini digute.

Ondoren, Enboskadak hartu du testigua. 10 urte elkarrekin street punk eta oi! musika sortzen ibili eta gero bi disko argitaratu dituzte. Azkena, Zilegi al da? izenekoa, labetik atera berria, gaztetxeko lokalean grabatutakoa. Gaurkoan, berau aurkezteko parada izan dute (hala esan didate, hauen kontzertua galdu baitugu lagunok).

Minutu gutxian, Ukabilkada talde algortarra igo da oholtza gainera. Ez dute hutsik egin, eta Uarkapera hurbildutakoak gustura gelditu dira. Are gehiago, Algortatik toperaino beteta zihoan autobusez etorritako jarraitzaile fidelak.

Never Surrender taldea izan da hurrena. Gau giro edarra jotzen hasi direnerako, eta giroa horrela mantentzeak badu bere meritua. Bejon degizuela, oi, oi, oi!

Gauerdia pasatuta, Arkada Social hasi da instrumentuak astintzen. (aipatzekoa, baina ez harritzekoa, Ciri abeslari ohia ere igo dela makina bat abesti kantatzera). Giroa topera eta Iros a la mierda, Sucias entra
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.