entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

CAPSULA + MUNLET + ARDE ASIA, Kafe antzokia, Bilbo 2006ko azaroak 10

Kapsula berdeak Kapsula berdeak
Ez ginen Mulent ikustera iritsi. Ordu erdiko emanaldi azkarra eskaini zuten eta Mendaroko bikotea ikusi gabe gelditu ginen. Haiekin hizketan izan nintzen gero. Gustora aritu zirela esan zidaten. Etengabeko progresioan dago taldea. Momentu honetan disko berria prestatzen ari dira.


Arde Asia Barakaldoko taldeak rock urbano zaharkitua eskaini zigun. Ez zegoen gaizki, baina beste garai baterako musika zela iruditu zitzaidan (musikak garairik duen buruari galdetzen nion bitartean). Rock akademiko bezalako hitzak entzun nituen ingurukoen ahotan ikusten ari ginena azaltzeko. Horrela zen gainera: haizezko instrumentu eta teklatuekin lagunduta dena zuzen eta oso profesional, gehiegi agian rock urbanoaz mintzatzeko. Luze egin zitzaidan, nahiz eta beti izan aberasgarria talde beteranoak bueltan ikustea.
Capsularen kontzertua zuzena izan zen. Punk rock dosi handi baten laguntzaz eta hirukotearen eszenatokiko erakustaldiarekin, kontzertu azkarra bezain intentsua eskaini zuten. Eureka Hot Trioko Sergioren laguntza izan zuten momentu batzuetan eta Roberto Moso mikroan zutela Bowieren
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.