entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Kastin 2010

BILBAO BBK LIVE 2010, uztailak 8-9-10, Kobetamendi (Bilbo)

Faith No more. Argazkia: Stuart MacDonald. Faith No more. Argazkia: Stuart MacDonald.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiak 76.000 pertsona baino gehiago biltzea lortu du hiru egunetan. Berrikuntza nagusia gehitu duten eszenatokia izan da Euskal Herriko taldeei tarte gehiago emanaz. Aurtengo edizioan rock gogorra izan da ardatz nagusia. Goazen egunez egun gertatutakoa ahal dugun hobekien agertzera.


OSTEGUNA 8, 24.000 pertsona
Kartela ordutegiaren arabera: Rise To Fall, Volbeat, Bullet For My Valentine, Skunk Anansie, Rise Against, Slayer, Rammstein eta Anti-Flag. Karpan: Loan (Bilbo), Sexty Sexers (Bera), Kremlin DJ (Bilbo) eta Gemelos Derrick Dj-s (Bartzelona).

Skunk Anansiek ez zuen ustez dagokion maila eman. Errepertorio ona aukeratu ztuen, baina indar apur bat falta egin zitzaien bai ahotsean baita beste taldekideen jardunean ere. Rise Against izenez soilik ezagutzen nituen. Slayer aurretik egonda, nahiko potentea izango zela espero nuen, baina neure ustetan ez zen horrela izan. Abestiak oso antzekoak egin zitzaizkidan hardcore melodikoaren ildotik, ondo abestutakoak hori bai. Ostegunean nabarmendu beharrekoak Rammstein eta Slayer izan ziren, Bullet For My Valentine ere zuzeneko oso indartsu eta jarrera handikoa erakutsi zuten, ez zuten soinua bere alde eduki, baina kontzertu ona eskaini ziguten.
Slayer-ek beti bezala atsedenik ematen ez duen kontzertu horietakoa eman zuen, lepotik heldu eta bukatu arte askatzen ez zaituztenak. Tempo geldoko abestiak abesti azkarrekin tartekatzen joan ziren etxekoak diren riff hiltzaile-apokaliptikoak jaurtiz. Garai guztietako abestiak tartekatu zituzten. Tempo geldoko abestiak destakatuko nituzke
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.