entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Koldo Orue 2013/04/19

BEC (Barakaldo) Ramsteim

Ramsteim Barakaldon. Argazkia: Koldo Orue. Ramsteim Barakaldon. Argazkia: Koldo Orue.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Jarraian datorrena ez da berez kontzertu baten kronika. Kazetaririk ezean, Koldo Orue argazkilariak bere irudiak laguntzeko idatzi dizkigun lerro batzuk baino ez dira. Edonola ere, BEC-en bizi izan zen giroa aski ongi islatzen dute.



BEC-ek hartu duen ikuskizun handienetakoa izan zen Ramsteim-ek eskainitakoa. Alemaniarrek soinu eta argietarako horrenbeste amper behar dituzte, beren sorgailuak (generadoreak) ekartzen dituztela etxetik.
Pirotekniaz Ricardo Caballer arduratu zen, Estatuan eman dituzten gainontzeko bi kontzertuetan bezala. Antolatzaileen arabera, 12.000 pertsona bildu ziren Barakaldon.
Soinua ona izan zen, ikaragarrizko eszenaratzea, argiak, sugarrak, leherketak, piroteknia... BEC-eko azken lerroetatik sugarren beroa nabaritu genuen! Hirugarren aldia zen Bilbora zetozela, baina ez dute harritzeko gaitasuna galdu.
Showak iraun zuen 93 minutuetan publikoa guztiz sartuta egon zen kontzertuan, batera-abestuz, Du Hast batez ere, zalantzarik gabe kontzertuaren momentu gorena.



SET-LISTA

1. Ich tu dir weh
2. Wollt ihr das Bett in Flammen sehen?
3. Keine Lust
4. Sehnsucht
5. Asche zu Asche
6. Feuer frei!
7. Wiener Blut
8. Mein Teil
9. Mein Herz brennt
(piano version)
10. Benzin
11. Du riechst so gut
12. Links 2-3-4
13. Du hast
14. B
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.