entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Koldo ggk 2008

BASMATTI & FRIENDS, 2008ko uztailak 12, Desi taberna (Donostia)

Rafa eta Giorgio, gehiago nahi dugu! Rafa eta Giorgio, gehiago nahi dugu!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Tom Waits-ek berea hasten zuen momentu berean hasi zen Giorgio Basmattiren kontzertua. Lehena Donostiako Kursaaleko areto nagusian. Bigarrena Gros auzoko pasillo komertzial batean, Desi taberna eta arrandegiaren arteko pasilloan.


Kontzertu sorpresa zen. Desi tabernako Gorkaren urtebetetzea ospatzeko aitzakiarekin Giogio Bassmattik mikroak eta ampli txiki batzuk pasillo erdian paratu, tabako makinaren argi indarra lapurtu eta kontzertu aretoa prest zegoen. Errioxatik etorritako Davidek egin zuen atarikoa pare bat kanturekin eta horren ostean Basmattik Pinpilipaux begi-rekin hasi zuen bere kontzertua.
Entzuleria pasillo erdian eta tabernaren kristalaren beste aldean biltzen hasi zen. Kaletik pasatzen zen hainbatek ere sartu zuen muturra gune komertzialeko erdi jaitsita zegoen hesitik. Egia guztia esan behar bada, ordurako Gorkak tabernako barra utzi eta hura anabasa alkoholikoa bihurtzeko traza guztiak zituen. Bien bitartean, gure bardoak, bere omenaldi partikularra egiten zion zendu berri den Sergio Algorari, gaztaroan ikusezinak ginen mutilei ere kantatu zigun eta ez zen Bassmatti mundu osoan (eta mundu osoan diogunean mundu osoan esan nahi dugu) ezaguna egin duen Jerome Kerviel kantua gitarra zorroan geratu. Giorgiok
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.