entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Namao 2006

A-FRAMES + EUREKA HOT 3 Barakaldo (2006/10/05)

A-Framesen bonboa. A-Framesen bonboa.
Barakaldoko Edaskan bildu zen jende kopuru murriztuak bazekien (gehiengoak behintzat) zertara zetorren eta zein motako talde nabarmena ikusgai zeukan: A-Frames. Bateri doinuek, erritmo gogor, gordin, trinko eta mugagabeko energiarekin, gitarra a-sinkopatu eta riff guztiz ezezagun, berezi eta aldi berean erakargarriei pausua eman zioten, erritmoa erabat biltzen, konpaktatzen eta proiektua bera borobiltzen zuen baxu sendo batekin osotzeko.

Sub Pop-en (Nirvanaren zigilua) eskutik, hiru kidez osotutako talde honek bere punk esperimentalari ekin zion; noise ukituekin, Devo taldearen erritmoetatik gertu, Shellac taldearen doinuetara hurbildu eta Pussy Galoreren estilo txatarreroa be sumatu genuen.
Jarraitzaile sutsuak eta kuriositate hutsak bultzatuta urreratu ziren guztiek zegokiena eduki eta gozatu zuten, jadanik guztiz ohituta gauden rock erritmo eta doinu tipikoetatik urrun, eta sarri askotan gogaitzera eroaten gaituzten aurreikuspen zehatzeko kontzertuetatik at.
Sentsazioa: Pozik Jasotako Harridura

Hasierako taldea, Eureka Hot 3, ez zen ez, atzetik gelditu; beste doinu mota batzuen garapenean, hirukote honek (bateria, gitarra eta saxofoia), Dirtbombs edo Sonics taldeen eran, r&r doinuak, zenbaitetan latino ukituarekin, eta Jon Spencer taldearen kutsuarekin, eta oraindik ezezagun, (non ezkutatzen dira? eta zergatik?) zer esan handia eman dezakeen talde baten emanaldia ikusi genuen.
Sentsazioa: Ganorazko Doinu Mugiarazleak.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.