entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2005

VHI Storytellers Bruce Springsteen

Kantautore DVD
DVD honen gauzarik bitxiena eta era berean interesgarriena zera da, guztira bi ordu irauten badu ere, Springsteenek zortzi abesti baino ez dituela jotzen. Arrazoia proiektuaren berezitasuna da: 2005. urteko apirilaren 23an The Boss-ek VH1 katerako emanaldi akustikoa grabatu zuen bakarka, gitarra, armonika eta pianoaren (bi abestietan soilik) laguntza hutsez. Devils & Dust azken diskoko bi eta klasikoak egin diren beste sei (Brilliant disguise, Nebraska, Jesus was an only son, Waiting on a sunny day, The rising eta Thunder Road) dira entzungai dauden piezak. Springsteenek abestia hasi aurretik eta ondoren interpretatzen duen kantaren iruzkina egiten du: nola sortu zuen, musika eta hitzen erlazioa zein den...; azken batean, abestiaren kontestualizazio historikoa egiten du. Horretarako, maiz umorea erabiltzen du, kantuaren seriotasuna apur bat arindu nahian. Halere, Springsteenek idatzi zituen hitzen balio etiko eta politikoen garrantzia azpimarratzen du kanta batetik bestera. Estra moduan kontzertuko ikuslegoaren galderak eta musikariaren erantzun interesgarriak agertzen dira DVDan.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.