entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
2006

Txakurkalea Askoren artean

Askotarikoa DVD
David Civico eta recPLAY artistek hiria eta txakurren inguruan eginiko filma dokumentala da Txakurkalea. Bilbo Zaharreko zazpi kaleetan bi urtetan zehar filmatua izan da (2004-2006) eta hiru urteko ibilbidea duen egitasmo baten zati bat baino ez da filma. Bestetik, musika beltzaren kutsu eta eragin zuzena duten Euskal Herriko hainbat musikari pelikularen jatorrizko soinu bandan parte hartu dute eta berau CD euskarrian bildu da Noizpop zigiluaren babesean. Hiria bezalako ingurune batean (Bilbo Zaharrean hain zuzen ere), txakur eta gizakien arteko hartu emanetan murgiltzen da Txakurkalea. Huscal, Lola, Tula, Pipo, Rocco, Xagu, Inda, Lucky eta Kanalla dira protagonista nagusiak dokumentala, animazioa, musikala edo fikzioaz elikatzen den pelikula honetan. Filmaren estreinaldia 2006ko abenduaren 5ean izango da Bilboko Kafe Antzokian, non soinu banda eratu duten musikari eta talde ezberdinak parte hartuko duten. Dokumentaleko soinu banda honako talde eta artistek osatzen dute besteak beste: Atom Rhumba, Pascual Molongua, Tk Project, Gransan, The Boogie Punkers, Basin
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.