entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Alberto Bocos 2005

THE BEST OF FLIPSIDE VIDEO Vol.1 Askoren artean

Hardcorea DVD
DVD honek (hemendik zaila da aurkitzeko) dituen 126 minutuetan zehar, Bad Religion, The Circle Jerks, The Weirdos eta The Dickies taldeen emanaldi zahar eta indartsu zenbaitzuetaz gozatu ahalko duzue. Material guzti hau bi bideotan argitaratu zen estreinakoz, Best Of Flipside Vol. 1 eta Vol. 6 izenburuko lanetan hain zuzen. Bertan, 80ko hamarkadaren erdialdeko Los Angeleseko HC-punk eszenaren oldarkortasuna eta energia fideltasunez antzeman daiteke. Soinuaren eta irudiaren kalitatea ez da aparteko gauza, garai horretan grabazioak zaletu mailan egiten baitziren, baina old-school HC-punkaren zale on bat bazara, seguru nago dokumentu historiko hau estimatzen jakingo duzula. Bonus-track-etan D.O.A. eta Dead Kennedys taldeen kantuak agertzen dira. Bertan biltzen diren Circle Jerks taldearen hogei kantuengatik bakarrik merezi du DVD honek, baina ez itzazu gal Bad Religionen Politics, Weirdosen We Got The Neutron Bomb edota Dickiesen You Drive Me Ape.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.