entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
I 2006

Live In Sao Paulo Sepultura

Hardcorea DVD
Max Cavalerak bere bizitzako taldea uztea erabaki zuenetik, Sepultura brasildarren urrezko garaia iraganean geratu da. 90. hamarkadan kaleratutako Beneath The Remains, Arise edo Chaos A.D. disko bikainek ez dute jarraipen arrakastatsurik izan. Jarraitzaile zaharrek ez dute Derek Green gizasemea Maxen ordezko bezala onartu. Egia esan, bera sartu zenetik Sepulturak kaleratu dituen diskoek antzinako esentzia metalzalea galdu dute. Alabaina, bada zerbait galdu ez dutena: zuzenekoetan jendea gozaraztea. Aldeko ezaugarri hau aprobetxatu asmoz, brasildarrek zuzeneko CD/DVD bikoitz bat kaleratu zuten iazko urte amaieran. Live In Sao Paulo izeneko DVD bikoitz honetan, iazko apirilaren 3an Sao Paulo hiriko Olimpia aretoan grabaturiko kontzertua ikusi ahal izango dugu. Bertan, 21 kantuz osaturiko emanaldi ikaragarria ikus daiteke. Abestien aukeraketa nahiko ona da. Inner Self / Beneath The Remains, Refuse / Resist eta Territory abesti klasikoetatik, Choke, Arise, Sepulnation eta Come Back Alive abesti berriagoetara. Eta amaitzeko, beste klasiko handi bat: Roots Bloody Roots. Guzti hau, eszenatoki, soinu, kolaborazio eta jarrera bikainarekin. Zuzeneko bortitzaz gain, DVDaren lehen zatian taldearen biografia ezagutzeko aukera ematen dute. Bigarrenean, aldiz, material gehigarria ikusi ahal izango dugu. Bertan, taldearen argazkiak, bitxikeriak, taldearen dokumental bat, bideoklipak eta abar ikus daitezke. Max itzuli bitartean, lan txukun eta gomendagarria da Sepulturaren azken hileta ez-elizkizuna.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.