entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2005

Drive well, sleep carefully Death Cab For Cutie

Pop DVD
Seattle hiriko laukoteak iazko udaberriko biran emandako kontzertuen DVDa plazaratu berri du. Bertan, Death Cab for Cutie hainbat lekutan zuzenean jotzen ikusteaz gain, taldeko partaideekin Justin Mitchell film zuzendariak izandako elkarrizketak ageri dira: Ben Gibbard (Postal Service ezaguneko burua dena baita ere) eta bere kideak biran egotearen sentsazioez, musikaz eta etorkizunaz mintzatzen dira. Horrela, taldearen zuzeneko indarraren (diskoetan ageri dena baino gordinagoa) eta taldekideen gogoeten arteko oreka interesgarria sortzen da. Gainera, Death Cab For Cutieren zenbait emanaldi akustiko ere biltzen dira DVDan. Irailerako kalean izan beharko luke taldearen CD berria, Plans, estreinakoz Atlantic multinazionalak banatua.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.