Washington D.C. eta Chicagoko hirietan filmatutako lanen ondoren, Portlanden ekoiztu du Fugazi taldeko bateria-jole Brendan Canty-k DVD hau. Decemberist taldeko buru Chris Funkek gogoko dituen hamabi talde aukeratu ditu, eraitsia izan behar duen etxe baten aurrean zuzenean jo dezaten. Aurreko lanetan bezala, taldeen maila gorabeheratsua den arren, irudi eta soinu kalitatea bereziki itzelak dira. Talde partaide gehienak ezezagunak egiten bazaizkigu ere, aipagarriak dira Sleater-Kinney hirukotearen indie rocka, Decemberist taldekide anitzen folk-popa eta The Shins dotoreen popa.