entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2006

Burn to Shine, Chicago Il 09.13.2004 Askoren artean

Post-Rock DVD
Fugazi taldeko bateria-jole Brendan Cantyk ekoiztutako DVD sortaren bigarren lana dugu honakoa. Aurrekoak Washington D.C. inguruko zenbait talderen kantu bana jasotzen bazituen, bigarren ekoizpen honek Chicagon hartu du egoitza. Hirugarrena Portlanden grabatuko dutela iragarrita dago jada. Burn to Shine DVD sorta hauen ideia zera da: bota behar duten etxe zahar batean (ahots batek ingelesez etxearen historia kontatzen digu) hainbat talde biltzen dira zenbait kanta zuzenean jotzeko (ondoren eraikina nola suntsitzen duten erakusten zaigu). Chicagon bederatzik parte hartzen dute, eta musika kalitatea gorabeheratsua da: batzuk izugarri onak (Tortoise, Freakwater, Shellac eta, batez ere Wilco); beste talde batzuen maila kaskarragoa da, Washingtongo aurreko DVDan gertatzen zen moduan (Bob Mould akustikoan jotzen ikustea plazer hutsa zen, baina beste batzuk...). Aipagarria da Christoph Greenek zuzenduriko DVDaren irudi eta soinu (Bob Weston ekoizlea arduratu da) kalitatea, biak oso onak.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.