entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2006

Blue Potential Jeff Mills

Techno DVD
DJ ezagun hau lan berezi eta interesgarri honekin datorkigu. Aurreko urtean zuzenean grabatu zuen kontzertua da, Montpellierreko Orkestrarekin Frantziako Pont du Gard monumentu historikoan. 2000. urtean Millsek Fritz Lang zuzendariaren Metropolis filmerako musika konposatu zuen orkestra sinfonikoa eta elektronika minimalista lotuz. Hortik abiatuta proposatu zioten zuzenean grabatzea orain hizpide dugun lana. Millsek bere ibilbide arrakastatsuan sorturiko abesti elektronikoak (Sonic destroyer, Gamma Player) soka eta haize instrumentuekin uztartu ditu. Eta ahaleginak merezi du: musikalki filmen musikako kontzertu bat dirudi, 70 musikarik Thomas Rousselek maisuki konpondutako abestiak jotzen dituztela. Eta Millsek zuzenean inprobisatzen du une bakoitzean zer nolako oinarri erritmikoa ezarri, baina beti ere oreka mantenduz, kaxa erritmikoekin eta perkusioekin musika gehiegi kargatu gabe. Horrela berez abestiek duten xarma agerian geratzen zaigu. DVDak gehigarri moduan grabaketaren xehetasunak, irakasgai tutorial bat eta musikariari eginiko elkarrizketa ere dakar.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.