entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jabier Lopez 2007

Bass-Culture Fermin Muguruza

Reggae DVD-CD
Jamaikara grabatzera joatea egunero egiten ez den gauza bat denez, bidai guztia protagonisten hitzekin dokumentatzea ideia ona izan da. Eta hori jasotzen du hain zuzen ere askok telebistan ikusi genuen dokumentala: Jamaikan bizi izandako esperientzia musikala eta bitalista. Euskal Herria Jamaika Clash diskoaren grabazioa ardatz hartuta, Fermin bera, Jamaikara lagundu zuten musikari euskaldunak eta irlako musikari nahiz ekoizleak euren ikuspuntuak ematen ikusiko ditugu. Luxua, reggaearen jaioterrian holakorik egin ahal izatea. Gainera, DVDak bi bideoklip jasotzen ditu, diskoari izena ematen dion kantuarena batetik eta Azoka Eguna kantuarena bestetik, eta baita hainbat estra ere, hala nola lehen bideoklipetik kanpo gelditu ziren 3D animazioak, besteak beste. Bass-que culture aldiz, hori baino gehiago da, Euskal Herria Jamaika Clash diskoko kantuak birnahasturik baitakartza. Xabi Pery, Rob Smith, Neil Perch (Zion Train), Parasite, edota Blue&Red arduratu dira kantuak berrikusten. Lan oso konpletoa, beti bezala aurkezpen txukun batez lagunduta.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.