entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2006

Zabalaza Thandiswa

Rap CD
Afrikan dagoen aberastasun musikalaren adibide garbia da Thandiswa. 1997an, Bongo Muffin taldearen partaide bezala hasi zen eta Miriam Makebaren Pata Pata kantu klasikoari egindako bertsioari esker, ezagunak egin ziren mundu mailan. Hego Afrikan indartsu dagoen Kwaito estiloaren aitzindari izan dira; rap, reggae, house eta Hego Afrikako ahots joko zoragarrien nahasketarekin. Bongo Muffin taldearekin zortzi urtetan aritu eta gero, bakarlari modura hasi da orain, eta hauxe da bakarka aurkezten duen lehen diskoa. Bertan, Kwaitoaren eragina nabari bazaio ere, soul eta pop doinuetara gerturatzen da, abesti lasai eta melodikoen bitartez. Ahots jokoek garrantzi berezia dute diskoan eta Hego Afrikan ahots jokoek betidanik izan duten indarraren adibide da. Afrikako abeslari gazteek, teknologi berriak eskuratzean, munduko doinu kitzikagarrienak egingo zituztela esan izan dugu; eta badirudi, orain, esandako errealitate bihurtzetik geroz eta gertuago daudela.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.