entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2005

You Juliette & The Licks

Rock CD
Duela urte batzuk Juliette Lewis Strange days pelikulan Pj Harveyren kantu bat abesten ikusi genuen. Bere ahotsa zen filmean entzun genuena, gehienok harrituta gelditu ginelarik. Karisma handia duen aktorea da, eta horrek jarraitzaile ugari eman dizkio. Ordutik denbora igaro da eta bere proiektu musikala gauzatu du. Horren emaitza hemen dugu jada, gurean Gasteizen Azkena Rocken aurkeztu zuena. Juliette & The Licks ikusmin handia piztu duen taldea da, hedabide askotan eta askoren ahotan egon dena. Zinemaren munduan izar bat izanik, logikoa da guzti hori. Hala ere, diskoan biltzen dena ez da ikusmin horren lekuko. Punk eta rock arteko nahasketa bat da bertan dagoena, 80. hamarkadara begirako keinuak dituena. Diskoari titulua jartzen dion kantua salbatuko nuke nik. Besteak erdibidean gelditzen direla iruditzen zait. Tipak ez du itxura, indar edo tankera faltarik, eta zuzenean buelta emango dio estudioko diskoari. Horregatik nahiago dut pelikula batean ikustea etxean bere diskoa entzutea baino, hori bai, ez du bere karisma galduko.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.