entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Gotzon Uribe 2005

You Could Have It So Much Better... Franz Ferdinand

Pop-rock CD
Momentuko taldea da Franz Ferdinand. Hainbat gauza irakurri ditugu jada honen inguruan. Konklusioak? Zer eskatu behar zaio gaur egungo rock talde gazte bati? Musikarekiko militantzia? Dibertigarria izatea? Zerbaitekiko fideltasuna? Klasikotasuna? Berritzailea izatea? Mezua duten abestiak?... Askotan musika era ludiko batean entzuteko mugak guk geuk jartzen ditugu kontzienteki. Musikaz haratago doan militantziaren gainetik azaltzen da musikak berak duen ludikotasuna; eta Franz Ferdinand taldeak badaki hori eskaintzen, hala adierazten baitute disko berri honetan. Garai bateko taldeen errebisioa direla, moda batean murgilduta dagoen taldea dela, zer axola dio guzti horren atzean abesti biribilak baldin badaude? Munduko milaka gazte txoratzen dituzten abestiak? Franz Ferdinand-ek disko benetan freskagarria atera du, abesti biribilak dituena, erritmoaren zentzua ezin hobeto interpretatzen dute, alaiak eta dantzagarriak dira... Batzutan Beatles, besteetan Brian Wilsonen melodien eragina ere ezkutatzen da zenbait abestiren atzean. Eta batez ere, Franz Ferdinand-ek azaltzen duena da musika ez dela beti transzendentala izan behar, ez duela zertan mezu
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.