entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2004

World reggae Askoren artean

Reggae CD
Musikak dohain asko ditu eta beste askoren artean, kultura desberdinak ezagutzeko eskaintzen digun aukera dago. Reggae deitzen den musikari dagokionez, milaka kilometroetara dagoen Jamaika izeneko irla txikia ezagutarazi zigun askori, irlako biztanleen bizimodua, kultura eta historian sakontzeko aitzaki bezala erabili genuen eta topikoen gainetik, mugak gainditu eta munduko edozein txokotan egiten den musika dela dakigu orain. Amaierarik ez duen ikasketa honetan, oso lagungarri zaigu Putumayo diskoetxeak egiten duen heziketa lana. Putumayok kaleratzen dituen disko bildumetan, sustraietan errotzen diren musikak ezagutzeaz gain, musika horien erroak ezagutzeko aukera ematen zaigu, informazio idatziari esker. Oraingo honetan, Afrikan (bereziki) eta beste hainbat txokotan egiten diren doinuak aurkezten zaizkigu (kantu guztiak reggae deitzen dugun horrekin antzekotasuna dute). Kantuen egileen historia ezagututa (labur bada ere) balore berria hartzen du egiten duten musika eta hori jakinda, musikari zuku guztia atera nahi badiogu, derrigorrezkoa zaigu entzuten ditugun musiken atzean dauden musikariak eta euren ingurunea ezagutzea.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.