entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Suzanne 2002

We will be dead tomorrow Raging Speedhorn

Metal CD
Corby hiri ingelesetik haserre dator talde hau, bere bigarren lanarekin ipurdi geldo guztiak astintzeko asmoz. Badute armarik horretarako: metal zikina, garageko rock & roll zertzelada batzuk eta Black Sabbath-en itzal luzea. Euren estreinako lanak talde interesgarri eta makarra baten aurrean geundela erakutsi zigun, eta We will be dead tomorrow honek hori berretsi baino ez du egiten. Ez dut uste sekula mainstream entzutetsura iritsiko direnik, hauen emaria ez baita belarrietarako batere xamurra, baina tamaina ertaineko lokaletan izerdi eta bultzakadak fifty-fifty elkarbanatzeko aukera emanen dutela argi dago. Antza denez, emaitza onak eman dizkie Biohazard-ekin egindako birak, izan ere Billy Graziadei eta Danny Schuler New York-eko taldekoak izan dira disko bortitz honen ekoizle. Emaitza? Atsedenik gabeko soinu-ostikadak, gogor eta zuzenak, lokaleko puntua inolaz ere utzi gabe. Eztarri urratuak
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.