entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2002

Waves Gros

Elektronika CD
Suediatik datorren bikote honek estreinako diskoa aurkezten du Fork Series eta Nosordo diskoetxeen elkarlanaren eskutik. Donostiako auzoaren izena hartuta eta hainbat keinu eginda gure hizkuntzari, Elektronikaldia- ren dj txapelketan garaile atera ondoren jaialdian parte hartzeko aukera izango dute merezimendu osoz. Musika elektronikoaren sustrairik sakonenak esplora-tzen dituzte lan txukun eta garbi honetan. Honela, Kraftwerk, Orbital edo Brian Enoren arteko nahasketa baten aurrean gaudela esan dezakegu. Disko honetan (10 abestiz osatua dago) giro retroarekin batera hurbilketa esperimentala dastatzen ahal dugu, ordenagailuek edo sanplerrek jorratzen dutela bide guztia. Elektronika klasikoa bizirik da.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.