entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
I 2007

War Born From Pain

Metal CD
Ezusteko zartada Born From Pain taldearen War izeneko hirugarren lan luzea. Herbeheretako thrash-core zaleek bakerik gabeko pieza interesgarria argitaratu dute Metal Blade diskoetxearen eskutik. Egia da azken boladan ildo bereko makina bat talde ateratzen ari direla, baina gutxi batzuk lortzen dute deigarrienen multzoan sartzea. Born From Pain taldearen kasua erdibidean legoke. Edo bidean. Izan ere, ez da batere erraza As I Lay Dying, Lamb Of God edo Unearth gisako taldeen elitean leku bat izatea. Herbeheretarrak, ordea, gerrarako prest daude. Honela, War lanak, eta egun duten zigiluaren bultzadarekin, metal-core musika gustuko dutenen belarriak erakarriko ditu. Ziur. Diskoan barneratuz, hasieratik erritmo azkar eta pausatuen jolasak atzemango ditugu. Hamaika abestietan izaera hori mantendu egiten da. Riff hiltzaileek noizbehinka atseden hartzeko parada izaten dute groove pasarteei presentzia eskainiaz. Hori bai, amorruak ez du atsedenik. Relentless lehen kantu bikainarekin, gerrarako lehen gonbita egiten digute. Bateriak markatzen du diskoaren bihotza. Batzutan bonba bikoitzen hots etengabea, besteetan iluna eta pisutsua. Crusader kantuan Gorefest taldeko Janek gerra oihuak asetzen ditu. Doomsday Clock abestian Sick Of I All-eko Louk bezalatsu. Baina dena ez da kritika eta dekadentzia. Ekuatorean The War Is On malenkoniatsuak diskoaren esentzia indartzen du. Instrumentala izan arren, kantu borobilena da, Scorched Earth thrash metalzalearekin batera. Dudarik gabe, mina jasateko jaioak!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.