entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jabier Lopez 2006

Urrezko kabiak Buitraker

Rock CD
Buitraker berritua (indarberritua) aurkitu dugu diskoa biraka hasi bezain pronto. Buitraker aldatuta datozkigu, baina Buitraker izateari utzi gabe. Hasteko, jada ez zaizkigu horren oldarkorrak iruditu, baina ez diote gitarren indarrari muzin egin, distortsio metalzaleari. Aitor, gitarraz libratuta, erosoago sumatu dugu, hobe, eta taldearen oinarri erritmikoa indartsu heldu zaigu belarri zuloetara. Buitraker show kantuak irekitzen du lana: intentzio deklarazioa, bizi-bizi daudela ziurtatzeko. Pasarte geldoagoetan bikain aritzen dira (Errekan) eta ez dira ez, estilo nahasketan itotzen (Urrezko kabiak). Kantuak oro har luzeak dira eta ekoizpena ona da. Rock, metal, elektronika eta poparen arteko nahasketa dakar disko honek, orain arte Buitrakerrek egin duen onena.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.