entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2004

Unrelated Statements The Maharajas

Rock&roll CD/BINILOA
The Maharajas Suediako (zer ematen diete herri horretan gosaltzeko?) talde oso gomendagarria da eta bere bigarren diskoa (Euskal Herriko GP Records-ek ekarri diguna), Unrealated Statements izenburukoa, lan bikaina. Lan borobila, esaten den bezala adjektibo egokirik okurritzen ez zaigunean. Ez da hau ordea, kasua. Unrelated Statements-ek hamalau abesti biltzen ditu, eta ez da bat bera ere sobratzen. Diskoa irekitzen duen Medication kantuak argi erakusten digu garaje rock&roll lan baten aurrean gaudela, melodia bikainez jantzia, konponketa txukun eta soilez lagundua, eta tempo geldo, erdi eta bizietan oso ongi funtzionatzen duena. Ez dira organodun abesti biziak falta (You for president), psikodeliaz zipriztindutako popa (Death), rock and rolla (Please leave a message), soinu ferekak (Taste of Tears), zaplastekoak (I
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.