entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
2007

Unknown force, 2007 Green Manalishi

Hard-Rock CD
Antzinakoak bezalako Power trio bat da Green Manalishi. Egia esan, premisa hau pixka bat arriskutsua da, baina nostalgiaz aritzea atsegin dugu. Heavy-aren 70. hamarkadako kontzeptua berreskuratzen dute eta, azken bolada honetara, buruz gora dakarte. Baina ez eskuak burura eraman, heavya ez baita etiketa egokia. Oroitzen al zarete Blue Oyster Cult eta Thin Lizzy-ren estiloaz? Bada, bide horretatik dabil Nafarroako hirukote hau, lasai, arduraz biluzik, aurreiritziak leihotik botaz. Haien bigarren diskoa da eta, lehenengoa, homonimo galant hori, ez dute gainditu; muga goian jarri baitzuten. Baina hori ez da beraien arazoa. Arazoa gurea da, oso ondo ohitu baikara; ezin sinets baikenezakeen etxe ondoan estilo hau hain ondo egiten zenik. Memaid-eko jarraitzaileek lasai lo egin dezakete Txetxu Brainloster-en proiektu honekin. Beren azken diskoarekin Mermaid-ekoek listoi altua jarri zuten. Orain ere, gustura utziko gara eramaten.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.