entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Hasier Larretxea 2006

Torres de electricidad Manta Ray

Rock CD
Malenkonia ederra da, Manta Ray bada. Musika ederra da, munduarekiko ikuspegia distortsionatzen badizu, aldarazten, bertze makuluak eskaintzen. Laino dago gaur, eta Manta Ray taldearen azken lan honetan muineraino barneratua aurkitzen nauzue. Erraietako musika da hau, zeinetan eskutik hartu, eta leihoak irekitzen dizkiguten, malenkonia uler dezagun, senti dezagun, kraut-rock koordenadetan beti ere. Aitzinerat egin nahi dutelako eta hori erdiesten dutelako. Batzuetan erasokor, bertzetan hipnotizatzaile. Berarekin eramaten gaituen lana da. Extratexa bikainaren pareko da guttienez, nire ustez, eta ez da gutti. Iparralderat eramaten gaituzte, Iparraldea zehazki non dagoen jakin gabe. Diskoa bertze behin aditzen segitu beharko, Iparraldea zehazteko, hurbilago sentitzeko, malenkoniaren edertasuna bezala. Edertasuna irakatsi digutenaren antz gutti baitu zenbaitetan, zorionez.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.