entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2013/02/02

Timon irmok manta Robert Aiki Aubrey Lowe

Elektronika CD-BINILOA
Timon irmok manta Timon irmok manta
Robert Aiki Aubrey Lowek, Lichens edota Rob Lowe izenez plazaratu ditu dagoeneko hainbat grabaketa, baina hau da bere izen osoa erabiltzen duen lehen aldia. Horrekin bere lan zintzoena edo intimoena dela esan ote nahi duen ez dakit, baina bere nabarmenetako bat dela garbi daukat, eta niregan eragin biziena eta sakonena izan duela ere. Oraingo honetan, abesti beraren bertsio bana eskeintzen digu diskoaren alde bakoitzean. Istrumental hutsa lehena, bere ahots bitxiaz hornitua bigarrena. Era batera edo bestera, sintetizadoreen presentzia boteretsua da nagusi. Magma bolkaniko batetan murgildutako soinu baxu lodiak, errepikakorrak, hipnotikoak, zigor gozo baten moduan astintzen zaituzte.
Oinarrian 80. hamarkadako John Carpenter-en soinu banden edo Cabaret Voltaire eta DAFen intentsitatearen aztarnak ikusten ditut. Baina, nolabait, Robert-ek berezkoa duen epeltasuna gehitzen die. Batik bat, B aldean bere ahotsa azaldu eta ukitu kosmiko eta psikodelikoa agertzen denean. Une horretan Fonal diskoetxeko hainbat talde edo Current 93 eta Akauzazte modukoak gogorarazten ditu. Haiek bezala sasi-folk edo, hobe esanda, anti-folk esoteriko eta liluragarri horren mamuak ederki deituz eta etorri araziz.

http://typerecords.com/releases/timon-irnok-manta-2
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.