entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2006

Thunderbird Cassandra Wilson

Jazz CD
Blues, pop eta jazz doinuak jorratu ohi dituen abeslariak lan mugituago batekin datorkigu. Bere aurreko lanetan batik bat akustikotasunaren barnerakoitasuna jorratu izan badu ere, Thunderbird-en perkusioek eta loop programazioek garrantzi handiagoa hartu dute, T-Bone Burnett (Elvis Costello, Wallflowers, Gillian Welch) produktorearen eraginpean. Diskoak kolaboratzaile aski arituak biltzen ditu: Marc Ribot gitarran, Mike Elizondo programazioetan eta Bill Piersante baterian, esate baterako. Emaitza disko guztiz gozagarria da, batik bat Wilsonek inoiz ez bezala abesten duelako maiz trip-hop kutsua duten kanta erakargarri hauetan. Jazzaren eta bluesaren iragana eta etorkizuna Thunderbird-en maisuki lotzen dira.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.