entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2004

The young machines Her Space Holiday

Pop CD
Ez nago seguru, baina badu arrazoiren bat koordinatzaile jaunak pop doinuetara hurbiltzen diren taldeen diskoen kritikak niri enkargatzeko. Egia esan, inoiz ez naiz doinu hauen ez oso aldekoa ez oso kontrakoa izan, boladen arabera gusturago (edo ez) entzuten ditut. Oraingoan, udazkenera hurbiltzen ari garelako edo oporrak pasa direlako, nork daki, gustura heldu diot disko honi. Jostailu batek sor dezakeen malenkonia sortzen dituzte abestiok, eta jostailu bat diot batzuetan horretara hurbiltzen diren doinuak topatu ditudalako disko honetan. Marc Bianchik gidatzen duen proiektuak hirugarren lan luzea du The young machines, sentimenduz beteta datozen hamar kantu biltzen direlarik bertan. Elektronikari heltzen dio Bianchik bere abestiak betetzeko eta apaintzeko, musika klasikoak ere bere lekua duelarik. Irakurtzen duzun moduan nahiko txapa idazten nabil, eta irakurtzen duzun moduan nahiko gustura, diskoari azken errepasoa egiten diodan bitartean. Ni bezala urtaro berriari gogoz heldu nahi badiozu, disko hau lagungarri egingo zaizu laster izango ditugun hotz eta haizez beteriko ilunabarretan; badakizu, leihoaren bestaldetik begira egoteko soinu banda.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.