entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2004

The runaway found The Veils

Pop-rock CD
Lehenengo diskoa aurkezten duen Zelanda Berriko taldea da The Veils. 21 urte besterik ez dituen Finn Andrewsek sortzen eta abesten ditu kantuok, eta gitarra jotzeaz gain, bera da gainera taldeko liderra. Guztira bederatzi kanta biltzen dira, Radiohead bezalako taldeak oroitarazten dituzten doinuekin datozenak, eta agian hori da talde honek dakarrena, britainiarren belaunaldi erreleboa. Iluntasunetik argitasunera doazen abestiak biltzen ditu disko honek, momentu triste nahiz alaiak tartekatzen direlarik. Guzti hori ahotsaren erabilerarekin lortzen du Finnek. Hemendik aurrera egiten duen guztia gertutik jarraitu beharko dugu. Rock kantak (More heat than light), baladak (Talk down the girl) edo arreta bereziaz jarraitu beharrekoak (Lavinia eta Vicious traditions) dira hemen aurkezten zaizkigunak, doinu intentsu eta hunkigarriak maite dituztenentzat aproposak. Horrelakoak gustuko badituzu, zure apalean falta behar ez duen diskoa da hau.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.