entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

The Dolls The Dolls

Elektronika CD
Izen handiak biltzen dira proiektu bitxi honetan: Vladislav Delay, honen neska laguna den Antye Greie Fuchs eta Graig Armstrong (Moulin Rouge edo Romeo & Juliet bezalako filmetako soinu banden sortzailea eta Madonna edo Massive Attack bezalakoen kolaboratzailea). Irudimenari askatasun osoa eman eta batez ere inprobisazioan kokatu ditzakegun abestiak biltzen dira disko berrian. Horretarako gainera, piano batekin esperimentatzeko aukera badago askoz hobe. Baina ez da dena hor amaitzen, izan ere lan berrian biltzen diren kantu hauek duela bi urte grabatu zituzten. Bai, dirudienez beren laborategian gordeta izan ostean, berriz ere nahastu eta kaleratu dituzte. Emaitza dotorea da, geldoa eta soinu-paisaiez betea. Doinu batzuk ilunak dira (Kukkuu) eta beste batzuk harribitxiak ditugu (Martini never dries). Denetarik beraz, soinu sakonera berriak proposatzen dizkigun disko honetan. Hori bai, pianoarekin jolastean lortzen dutena ausarta bezain elegantea da. Eta sakona diogunean ez zaitez ito, dena tamainan dastatuta askoz hobe, badakizu.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.