entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Rafa Cabeza 2005

The best little secret are kept Louis XIV

Rock&roll CD
Louis XIV San Diego, California-tik datoz. Duela bi urte luze hasi ziren Paris-en grabaturiko autoekoizpen batekin eta kritika txukunak jaso zituzten bere garaian lan horrengatik. Bigarren disko hau, Atlantic Records zigilu boteretsuarekin plazaratu dute. Hau duk hau progresioa!!
Musikari erreparatzen badiogu, nahiko originalak direla iruditu zait. Berezko soinua duen talde horietako bat. Rock zikina, arriskutsua egiten dute. Niri, T-Rex ekarri didate gogora askotan nahiz eta beste elementu asko aurkituko ditugun, Iggy eta Bowie-ren baimenarekin. The Killers-ekin EEBB-tan biratu ondoren, Europa konkistatzera datoz hilabete hauetan.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.