entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2004

The Beat Generation Askoren artean

Askotarikoa CD
Beataren belaunaldia. Horrela aurkezten zaigu lan bilduma hau. BBE zigiluak Rapsterrekin egindako elkarlana da eta bi zigilu hauen norabidea ezagututa maila altuko erritmoak aurkituko ditugula zalantzarik ez dugu.BBEk kaleratzen dituen lan guztiek, guk ezagutzen ditugunak behintzat, kalitatearen eta komertzialtasunaren arteko oreka lortzen dute eta oraingo honekin berdin gertatzen da. Baina zeintzuk dira Beat Generation delako belaunaldiaren partaideak? Produktoreak. Gure artean horrelako garrantzia ematen ez diegun arren badira musika estiloak (reggae eta rapa horien artean) produktoreen figurarik gabe ulertuko ez genituzkeenak. Produktoreak dira base erritmikoak eta oro har kantuaren azken soinuaren arduradunak eta behin basea eginda, gustuko abeslarien esku uzten dute base horren gainean abestu dezaten. Bilduma honetan azaltzen diren produktoreak Jay Dee (gaur egun kotizatuenetakoa), Pete Rock (CL Smooth bezala egindako lanagatik ezaguna eta Public Enemy, House of Pain, Mary J Blige edo Mick Jaggerren kantuen erremixen egilea), Jazzy Jeff (Will Smith edo Jill Scottentzat lan egindakoa, hiru Grammyren irabazle), Marley Marl (LL Cool J-rekin Grammya irabazi zuen), DJ Spinna (New Yorkeko undregroundaren errege eta estilo desberdinetako musikarientzat egindako erremixengatik ezaguna), King Britt (Digable Planets eta Sylk 130. Berritzailea), Will.i.am. (Black Eyed Peas kolektiboko buru) eta Larry Gold (Justin Timberlake. Sokazko instrumentuen arreglista). Abeslariak berriz: Slum Villaage, jill Scott, Cl Smooth, Bahamadia, Dwele...). Honelako izenak jasotzen dituen bildumak derrigorrez entzun beharrekoak dira Rap eta R&B estiloen jarraitzaileentzat. Eta gutxienez kontutan hartzekoak oro har musika beltzaren maitale garenontzat.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.