entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2004

The Art of Hanging Out Nice Man & the Bad Boys

Pop CD
Glasgow aldekoa dugu Francis Macdonald, kasu honetan Nice Man ezizenaren atzean bigarren diskoarekin datorkiguna. Eta kasu honetan diogu besteak beste Teenage Fanclub taldean ere aurkitu dezakegulako bateria-jole lanetan. Horretaz gain, Eskozia aldeko Shoeshine eta Spit & Polish diskoetxeen arduraduna ere bada, lehena popari eta bigarrena countryari zuzenduta daudelarik. 2002an lehen diskoa kaleratu ostean, bigarren honetan aurretik irakurri duzun guztiaren eragina nabari daiteke, hau da: pop, rock eta countrya nahasten dira lan honetan aurkitzen ditugun hamabost kantuetan. Glasgow aldean ekin zion kantuok sortzeari eta Valencia aldean amaitu eta grabatu zituen, argi izpi bat nabari daitekeelarik lan osoaren atzean. Forever is a long time with you, Sayo edo Tamborine bezalako kantuek lan osoa gidatzen badute ere, Mine Mine Mine bezalako kantuetan rock ilunarekin ere aurkitu zaitezke. Betiko popa gustuko baduzu ongi, horrela ez bada ordea, aspertuko zara.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.